Nazio eztabaida gunea

MISIOA

Euskal Herriak, nazio gisa bizirauteko eta garatzeko ezinbestekoak diren baldintzak zeintzuk diren eta haiek gauzatzeko bideak behin betirako finkatzea".

ZER EGIN NAHI DUGU

  • Talde estrategiatik herri estrategiara pasatzea.
  • Euskal Herriaren errealitatearen diagnostiko amankomuna finkatzea
  • Diagnostikoan oinarriturik burujabetzaren bidean hartu beharreko neurriak eta bitartekoak adostea.
  • Neurri eta bitartekoen artetik biziraupena eta garapenerako premiazko lehentasunak zehaztea.
  • Giza eragile, alderdi politiko, sindikatu eta eragile sozialekin lehentasunen inguruko Konpromisoen Hitzarmen Nazionala adostea.
  • Prozesu sendoa bultzatu nahi dugu, non eztabaida, ideien konfrontazioa eta herritarren partehartzea bermatuko den.
  • Bake egoera justu eta iraunkorrerako prozesua trinkotzea.

ZERTARAKO

Bi konpromiso hartzeko:

  • NAZIO ERAIKUNTZAREN EKINTZA PLANA
  • GATAZKAREN KONPONBIDERAKO PROPOSAMENA

PROZESUAREN OINARRIZKO PRINTZIPIOA. EZTABAIDARAKO PROTOKOLOA, ARAUAK

-Partaidetza eta Adostasuna.

-Protagonismoa gizarteari emateko bideak jorratu behar ditugu eta desberdinen arteko ideien adostasuna bideratu.

  • Euskal Herria aintzat hartzen duen edozein planteamendu egitea zilegi izan behar du, besteekiko errespetua mantenduz.
  • Eztabaida emankorra izan dadin, diskrezioa beharrezkoa da.
  • Eztabaida Nazionala notizia bihurtu behar dugu baina eztabaida ez dugu hedabideen bitartez egin nahi.
  • Eztabaidan parte hartzen dugunok, prozesuaren bukaera arte jarraitzeko konpromisoa hartzen dugu.

-Ikuspegi estrategikoa eta lehentasunak finkatu behar ditugu.

Gaur egun Euskal Herriak bizi duen egoeratik proposatzen den egoerara gehien hurbiltzen lagun dezaketen alorrak, formulak eta ekimenak aukeratu eta haien lehentasunak finkatu nahi ditugu.

  • Euskal Herriaren izaera aintzat hartzen duen edonork parte har lezake, bere aukera bermatua izateko konpromisoa hartuz.
  • Abagune eta gertaera politikoen gainetik harremanak eta lan dinamika finkatuko dugu.

-Prozesu kolektiboa eta itzulezina egiten duten baldintzen aldeko konpromisoa eraiki behar dugu.

Herri estrategia zein izan behar duen zehaztu behar dugu. Arlo desberdinetan estrategia horren zutabe diren alorren aldeko konpromiso pertsonala eta kolektiboa lortzea dugu helburu.

-Prozesu antolatua behar du izan.

-Prozesua bideratu eta jarraipena egiteko antolatua izan behar du.

  • Abagune eta gertaera politikoen gainetik harremanak eta lan dinamika finkatuko dugu
  • Talde sustatzailean aukeratuko diren pertsonen bidez, Alderdi, Sindikatu eta eragileekin harreman zuzenak egingo dira.
  • Osoko Bilkurak hartuko ditu erabakiak. Partaideek aintzat hartuko dituzte erabakiak.

-Eztabaida prozesuak dinamika eta fase propioak behar ditu.

  • Eztabaidaren metodologia aurrez zehaztua behar da.
  • Parte hartzea ahalbideratzeko bitarteko desberdinak eskainiko dira.

SORTUTAKO TRESNAK