|
|
Nazio Eztabaidak datorren astean jarraituko du ekarpenak biltzen
Enviado por admin el 2008, Octubre 20 - 11:27.
Ekaitz Goienetxea Nazio Eztabaida Guneak antolatuta, bost Ekarpen Foro egingo dituzte datorren astean: Donibane Garazin 21ean, Iruñean eta Bilbon 22an, eta Donostian eta Uztaritzen 24an. Parte-hartzea «guztiz irekia» dela esan dute antolatzaileek. Irailaren 25ean aurkeztu zuten Nazio Eztabaida, eta Iruñean bukatuko dute, azaroaren 8an. Euskal Herria «burujabetzara» eramango duen estrategia garatzea ezinbestekotzat dute, eta horretarako abiarazi zuten Nazio Eztabaida'08. Arabako eta Zuberoako Ekarpen Foroak egin dituzte dagoeneko. Bi horietan, herritarren parte-hartzea eta ekarpena «garrantzitsuak» izan direla jakinarazi dute. «Ikusi ahal izan dugu jendeak Euskal Herriaren eraikuntzaren alde lanean aritzeko duen prestutasun handia dela». |